Iñigo Saiz eta Mikel Prat irabazle Euskal Herriko mus txapelketan

Txapeldunordeak, Jose Miguel Guillorme Gomez eta Inazio Torres Garcia ere, Segurako Gipuzkoako finalean ariko dira.

Beasaingo txapeldunak ezkerrean, eta txapeldun ordeak eskuinean // Hitza

Larunbatean jokatu zen Beasaingo Arrano tabernan, Euskal Herriko Mus Txapelketako Beasaingo kanporaketa. Hamabi bikotek hartu zuten parte eta hauetako bi sailkatu ziren, otsailaren 29an, Seguran jokatuko den Gipuzkoako kanporaketarako.

Txapeldunak: Iñigo Saiz Moreno eta Mikel Prat Nieto.
Txapeldunordeak: Jose Miguel Guillorme Gomez eta Inazio Torres Garcia.
 
Txapeldunen saria, bi lagunentzat otordua  Arrano tabernan eta txapeldunordeena gazta eder bat izan ziren.
 
Euskal Herriko finala martxoaren 14an jokatuko da, Zigoitiako Gopegin (Araban).
 
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa