Euskararen arautze juridikoez ariko da Zabaleta 'Bixi-Bixi'-n
SEGURA // Segura Irratiko asteazkeneroko Bixi-Bixi irratsaioan Eneritz Zabaleta izango dute gonbidatu nagusi, gaur eguerdian. Euskal Herriaren luze-zabalean, euskarari aplikatzen zaizkion erregulazio juridikoen azterketa egin du doktoretza tesirako, eta horren berri emango du. Ahotsak proiektuko Izaskun Gastonek otsaileko ospakizunak jorratuko ditu. Uema elkargokoak Seguran ospatuko den Uema Egunaz jardungo dira.













