Jai giroa Arangoiti egoitzan
Urteroko legez, Aurtzaka Dantza Taldeko dantzariak eta Gozeseriko txistulariak Arangoiti adinekoen egoitzara joan dira euskal dantzen emanaldia eskaintzera. Aizkorri mendi elkarteko antolatzaileei esker, egoitzan dauden adinekoek arratsalde ezberdin bat igaro dute gaurkoan.
Elkartetik egoitzara arte kalejira eginez igo dira gazteak txistuen doinupean. Gainera, dantzarien etorrera suzirien bidez iragarri dute.
Ekitaldia borobiltzeko, dantza ikuskizunaren ondoren umeentzat txokolate beroa eta adinekoentzat patata tortilla egon da.