Esaera zaharrak hizpide aste honetako Bixi Bixin
SEGURA // Imanol Epeldek eta Iñaki Muruak andre edo emakume hitza duten esaera zaharrak aztertuko dituzte gaurko Bixi Bixi saioan. Etxepare Institutuko Mikel Lasa Cork-eko (Irlanda) Iberian Film Session zinema zikloaz ariko da. Documenta 15 arte erakusketaz ere hitz egingo du; Kassel-en (Alemania) bost urtero egiten da. Astero bezala, Gabino Muruak euskararen inguruko aholkua ere emango du.













