Eskolako haurrekin irteera
Segurako Mendizaleek eta Laiotz herri eskolako ikasleek ibilaldia egin dute asteburuan, Aralarren barrena.
Segurako mendizaleek eskolako haurrekin egin dute mendi irteera. Lizarrustitik aterata, Lareotik eta Eniriotik pasa eta Oiduiko txaboletara joan dira. Ikaragarrizko giroa eta oso goiz atsegina pasa dute parte hartzaileek. Hurrengo irteera Goierri mailakoa izango da, martxoaren 15an, Idiazabalgo mendizaleek antolatuta.