Berdintasuna jomugan
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta eskualdeko manifestazioa egin da. Beasainen amaitu da Goierri behe osoa bildu duen deialdia. Zumarragako eta Urretxuko manifestazioaren bideoa albistean.
Goierri beheko mugimendu feministek eta herritarren feminismoan elkarlanean aritzeko grinak, posible egin du gaur arratsaldean Beasainen amaitu den eskualdeko manifestazio erraldoia.
Ordizian, Lazkaon eta Beasainen elkartu dira inguruko herri txikiagoetatik etorritakoak. Igartzatik hasi dira Beasainen, Gipuzkoa plazaraino joanez. Bertako bidegurutzean elkartu dira talde guztiak. Musikaz, aldarrikapenez eta koloreez josirik, Erauskin plazaraino bueltatu dira azken irakurketa bat egitera. Bertso, dantza eta irrintzi artean, beste urte betez Goierriko herritarrek kaleak hartu dituzte eta behin eta berriz errepikatu da “gora borroka feminista”.
Datozen egunetako egitaraua:
EZKIO
· Martxoak 13. Emakume ekintzaileak sagardogintzan, erakusketa, Igartubeitin (19:00)
· Martxoak 14. Emakumeak landa ingurunean VIII. jardunaldia eta barrikotea., Igartubeitin. (17:00).
LEGAZPI
· Martxoak 12. Emakumeen rola elkarteetan, hitzaldia, Gizarte Zentroan (18:30).
LEGORRETA
· Martxoak 14. Kamikaz kolektiboaren Panpina antzezlana, Herri Antzokian (18:30).
· Martxoak 25. Ipuin kontaketa Maider Galarzarekin, Kultur Etxean (18:00).
ORDIZIA
· Martxoak 9. Munduko emakumeak, helduentzako ipuinak, D`Elikatuzen (10:30). Kafe kontzertua, Barrenan (18:00).
· Martxoak 11. Un tranvia llamado deseo antzezlana, Urrup taldearekin, Herri Antzokian (20:00).
· Martxoak 12. Ipuin musikatuak, DÈlikatuzen (17:00).
· Martxoak 27. Comeme la flor liburuaren aurkezpena, Barrenan (18:00).