Segurako txistulariek alborada jo zuten
Txistulariak ere tope ari dira egunotan, Ordiziakoak eta Gabiriakoak entzun ondoren, beste herri batzuetan ere animatu dira kaleak girotzera.
Seguran, elizako kanpaiekin batera txistulariak etxeko atarira atera ziren igande honetan ere, Segurako alborada jotzera. Ziur bizilagunek eskertu zutela haien herritarren keinua.













