Bertso bermuta bihar, Aitor Sarriegirekin eta Jone Uriarekin
13:00etan jarri dute hitzordua, Instagrameko #etxetiketxera kontuan.

Etxetik etxera, Internetaren bidez, bertsoaz gozatuz, bermuta hartzeko gonbipena luzatu dute Beasaingo Aitor Sarriegi eta Algortako Jone Uria bertsolariek. 13:00etan jarri dute hitzordua, Instagrameko #etxetiketxera kontuan.
Poteoareko ibilbidea ondorengoa da: Salem (Algorta) – Irizar (Beasain) – Parral (Gasteiz) – Meson de la Navarreria (Iruñea) – Zinka (Maule) – Euskal etxea (Bartzelona).