Abanikoak egiteko tailerra egingo dute urriaren 18an
ORMAIZTEGI // Zumalakarregi Museoko MusealiaK espazioan dagoen abanikoaren harira, XIX. mendeko moda, ohiturak eta tradizioaren inguruko tailerra antolatu dute urriaren 18rako. 1862ko abanikoaren berrinterpretazioa egin eta abaniko propioa sortuko dute parte hartzaileek Araitz Urbeltz artistaren laguntzarekin. Izena ematea beharrezkoa da.












