Hausnarketa prozesuko lehen saio irekia, gaur, 18:30ean
EZKIO // Bizi ohiturez eta eskualde egiturez hausnartzeko parte hartze prozesua jarri du martxan Ezkioko Udalak. Aurkezpena egin ondoren, lehenengo saio irekia gaur egingo dute, 18:30ean, udaletxean bertan. Besteak beste, administratiboki Ezkio zein eskualdetan kokatzen den baloratzeko balio dezake prozesuak. Aurkezpen saioa urriaren 6an izan zen.













