KORONABIRUSA

Goierrik 1.500 kasuko muga gainditu du, beste 50 kasu berrirekin

Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera, beste 50 kasu agertu dira atzotik Goierrin. Beasainek eta Ordiziak dituzte kasu berri gehien.

Koronabirus kasu berrien agerpenak ez du etenik; asteburuko igoera handiaren ondotik, gaur ere goranzko joeran jarraitzen dute datuek. Goierrin beste 50 positibo kasu zenbatu ditu Osasun Sailak, horietatik gehienak Ordizian (17) eta Beasainen (16).

Guztira bederatzi herritan daude kasu berriak. Beasain eta Ordiziaz gain, Legazpi (4), Urretxu (3), Zaldibian (3), Zumarraga (3), Ataun (2), Arama (1) eta Lazkao (1) daude zerrenda horretan.

Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 1.529 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin. 

  Gaur   Denera:
Altzaga 0 1 
Arama 1 8 (+1)
Ataun 2 10 (+2)
Beasain 16 330 (+16)
Ezkio eta Itsaso 0 10 
Gabiria 0 5
Gaintza 0 3 
Idiazabal 0 20   
Itsasondo 0 17 
Lazkao 1 80 (+1)
Legazpi 4 124 (+4)   
Legorreta 0 43  
Mutiloa 0 6 
Olaberria 0 7 
Ordizia 17 372 (+17)
Ormaiztegi 0 15 
Segura 0 22   
Urretxu 3 116 (+3) 
Zaldibia 3 46 (+3) 
Zerain 0 1 
Zegama 0 73   
Zumarraga 3 219 (+3)  
GOIERRI 50 1.529 (+50)
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa