Zaldibian 'Udazken Bizia' egitarauari berrekingo diote
ZALDIBIA // Lehengo astean bertsolari jaialdia atzeratu bazuten ere COVIDaren baheketari lehentasuna emateko, Zaldibian eutsi egingo diote Udazken Bizia egitarauan iragarritako ekitaldiei. Hala, ostiralean bi saio izango dira, Resti frontoian: Txan magoaren Hausle ikuskizuna umeentzat (17:30) eta Andoni Ollokiegi musikariaren kontzertua (22:00). Sarrerak banatzen atzo hasi ziren, kultur etxean. Atzeratutako bertso saioa, berriz, azaroaren 6an da.













