Zaldibiako egutegiko argazkien bilketa egingo dute
ZALDIBIA // Herriko egutegia argitaratuko du Zaldibiako Udalak aurten ere, 2021erako. Bilketarako deia egin du orain. Herriarekin zerikusia izan behar dute irudiek. Kultur etxera eraman behar dira argazkiak, azaroaren 16rako. Jasotako guztien artetik hamabi aukeratuko dituzte, egutegian ateratzeko.













