Independentea egunkari berria hizpide Bixi Bixin
SEGURA // Aste honetako Segura Irratiko Bixi Bixi saioan independentea.eus egunkari sortu berria aurkeztuko du Kote Camachok. Gainera, 444. saioa izango den horretan, Antton Kurutxarri Euskal Erakunde Publikoko lehendakariarekin ariko dira hizketan, eta Izaskun Gastonen eskutik Euskal Herriko ahotsak gunean bilatutako informazioa azalduko dute, sagardoa oinarri izanik.













