Irizar taldeko e-mobility enpresak 'Made in Euskadi 2019' saria jaso du
Irizar taldeko Irizar e-mobility enpresak ‘Made in Euskadi 2019’ saria jaso du Bilboko Guggenheim Museoan egindako Euskal Enpresaren Gaua galan. Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioak eman dio saria. Irizar taldeko zuzendari nagusia den Rafael Sterling-ek «harro» eta «pozarren» jaso du saria: «Sari honek Irizarrek azken urteotan egin duen jauzi estrategiko eta teknologiko handia aintzat hartzen duelako».
Zuzendariak gehitu du «markari indarra ematen dioten balioetan inbertitzen» jarraituko dutela eta berrikuntzan, garapen teknologikoan eta I+G+Baren garapenean lanean jarraituko dutela: «Etorkizuneko erronkei behar den gaitasunez eta arintsaunez aurre egiteko, gurean aberastasuna eta enplegua sortzeko eta euskal industriaren zigilua mundu osoan zabaltzeko», adierazi du.
Lau urteko ibilbidea
2016an sortu zuten Irizar e-mobility enpresa. Urte horietan, fakturazioa 11 milioi eurotik 75 milioi eurora igo dute eta 240 laguneko plantilla osatu dute. Urtean 1.000 ibilgailu ekoizteko ahalmena du enpresak.
Europako zortzi herrialdetan erabiltzen dituzte Irizarren ibilgailuak, eta bertako merkatuetan hazten eta kokatzen joatea dute helburu, ekonomia berde eta iraunkorrean oinarrituta.












