Erbel elkarteak erle beltzaren hautespen genetikoaz mintegia
ZALDIBIA // Erle beltz eztigilea indartzeko Erbel elkarteak erleen hautespenaz eta genetikaz jardunaldia egingo du, bihar, Internet bidez, 09:30ean hasita. Ralph Bu?chler-ek (Alemaniako Kirchhaingo Erlearen Institutukoa), Andone Estonbak (EHUko Genetikako katedraduna) eta Egoitz Galartzak (albaitaria, erlezaina eta Erbelen koordinatzailea) hitz egingo dute. Izena Erbeli idatzita eman behar da (info@erbel.eus). Bazkideentzat doan da, besteentzat 10 euro.













