Egutegiko argazkiak ikusgai daude
Gizarte Etxeko tabernan dagoen erakustxokoan aldi baterako erakusketa berri bat jarri dute. Aurten ere herritarren artean egutegirako herriko argazkiak bidaltzeko deialdia zabaldu zuen Ormaiztegiko Udalak, eta urtarrilaren 28az geroztik, 2021eko egutegirako hautatutakoak daude ikusgai. Tabernako txokoan egongo dira hilabete osoan, eta ondoren beste erakusketa bat jarriko dute.












