Urretxuko ‘Herri txiki, infernu handi’ maiatzaren 30ean emango dute
Igande honetarako zegoen aurreikusita, baina bi aste atzeratu dute
ETB1eko Herri txiki, infernu handi saiokoak Urretxun izan ziren martxoan. Elkarrizketatuen artean, Mendizabal baserriko Itziar Sasieta, Motz tabernako Gaizka Oiartzabal Pitillo, Iñaki Akizu parrokoa, Jesus Mendizabal saltseroa eta Nadia marokoar jatorriko euskalduna daude. Urretxun grabatutako saioa igande honetan zen ematekoa, baina maiatzaren 30ean emango dute.