Aurpegiak ageriago
13 hilabete geroago, aire librean distantzia fisiko nahikoa dagoen kasuetan, ez da maskara derrigorrez jantzi beharko gaurtik aurrera.
2020ko maiatzaren 21ean ezarri zuen Espainiako gobernuak maskara erabiltzeko derrigortasuna, aire zabalean eta erabilera publikoa duten espazio itxietan COVID-19aren hedapena saihesteko neurri bezala. 13 hilabete beranduago, distantzia fisiko nahikoa dagoen kasuetan, ez da maskara derrigorrez jantzi beharko gaurtik aurrera. Aspaldi ikusi gabeko aurpegiak ikusteko hasteko aukera izango da beraz. Dena den, kanpoaldean izan arren, pertsonen artean metro eta erdiko distantzia uztea bermatu ezin den egoeretan herritarrek maskara erabiltzen segitu beharko dute gaurtik aurrera ere.
Larunbat honetako lehenengo orduetan, dena den, herritar ugari ikus daitezke oraindik ere aire librean maskara jantzita.
Maskara alboan oraindik
Dena den, oraindik ere luzaro erabili beharko da maskara alboan. Espazio itxietan, garraio publikoetan, aire zabalean jende pilaketak daudenean edo publikoa eserita dagoen ikuskizunetan metro eta erdiko distantzia bermatu ezin denean maskara jantzi beharko baita.