Beasainek beste hiru fitxaketa egin ditu
Beñat Elkorobarrutia, Ximon Aranguren eta Beñat Eizagirre ariko dira Beasaingo Hirugarren Mailako taldean.
Beasaingo Hirugarren Mailako futbol taldea datorren denboraldiari begira lanean ari da eta beste hiru jokalariren fitxaketen berri eman du.
- Beñat Elkorobarrutia (Aretxabaleta, 2002). Eskuin hegalekoa. Realetik (ohorezko mailako jubenila).
- Ximon Aranguren (Getaria, 1996) aurrelaria. Durangoko Kulturaletik.
- Beñat Eizagirre (Zarautz, 1999) aurrelaria. Realetik (Beasainen utzita iaz)
Hirugarren mailako taldean jarraituko ez duten jokalarien berri ere eman du Beasaingo klubak: A. Imaz Altair Reyes M. Altzelai I. Urteaga I. Garmendia J. Begiristain. “Guztiei Beasain KEk bere esker ona adierazten die taldeari emandako guztiagatik eta aurrerantzean zorterik onena opa etorkizuneko ibilbide berrian”.