Urmugaren hurrengo hiru kontzertuak Urbian, Zegaman eta Aralarren
Euskal Herria mendiz mendi zeharkatuko duen Urmuga proiektua aste honetan abiatu da. Igandean Urbian eta astelehenean Zegaman egingo dituzte emanaldiak.
Musika eta mendia uztartzen dituen Urmuga proiektuaren bigarren edizioa Goierrira iristear da. Uztailaren 13an abiatu zen Tologorrin, Araba eta Bizkai arteko mugan, eta hilaren 31n Izaban (Nafarroa) bukatuko da, amaiera festa batekin. Tartean 18 mendiko etapa eta 16 kontzertu izango dira. Mendiko espedizioa igandean iritsiko da Urbiara, eta astelehenean, berriz, Zegamara. Eta horrekin batera, baita musika emanaldiak ere.
Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoko lurretan dauden Urbiako zelaietan igandean izango da kontzertua, 13:00etan. Alos Quartet laukoteak joko du. Sarrerak 15 euro balio du.
Astelehenean, berriz, Zegamako Anduetza parketxearen ataria izango da kontzertu lekua. Zegamako Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzek, Et Incarnatus orkestrak, Mattin Lerissak eta Nerea eta Gorka Urbizu anaia-arrebek Zegamakoa dute aita dute emanaldia, 18:00etan hasita. Sarrerak 20 euro balio du.
Asteazkenean, Aralarren
Mendi ibiltariak Otsaurtetik Lizarrustira joango dira astelehenean, eta hango parketxean lo egin ondoren, Nafarroako Albiasuarantz joko dute, Aralar zeharkatu ondoren. Aizpearro parajean izango da kontzertua asteazkenean, Igaratzatik gertu. Anari, Josu Zabala, MICE, Maialen Lujanbio, Idoia Asurmendi, Donostiako Orfeoia eta Et Incarnatus ariko dira (20 euro). Sarrerak eta informazioa: urmuga.eus.