Ampo Ordizia zaleekin elkartu da aspaldiko partez Altamiran
Aurre denboraldiari hasiera eman dio Ordiziako errugbi talde nagusiak, Frantziako Mont de Marsans hiriko Stade Montoia taldearen aurkako partidarekin. Pandemia hasi zenetik, publikoa izan da harmailetan lehen aldiz. Klubak bazkide kanpainari ekin dio, eta Kilometroak jaiarekin senidetze ekitaldia egin du partida hasi aurretik. Frantziarrek irabazi dute norgehiagoka.
Errugbia itzuli da Ordiziako Altamirako zelaira, baita publikoa ere harmailetara. Gaur arratsaldean Ampo talde nagusiak aurre denboraldia hasi du Mont de Marsans hiriko Stade Montoia U23 taldearen aurka lagun arteko partida jokatuz. Pandemia hasi zenetik jarraitzaileak lehen aldiz sartu ahal izan dira estadiora, baina horien animoak ez dira nahiko izan, eta norgehiagoka frantziarren alde amaitu da, 19-45ko emaitzarekin
Partidaren hasieran, aurten Goierrin ospatuko den Kilometroak jaiarekin senidetze ekitaldia egin dute, eta bi taldeek festa horren aldeko kartela eutsiz argazkia atera dute. .
Ordizia Rugby Elkarteak, bestalde, 2021/22 denboraldirako bazkidetza kanpaina jarri du martxan partida honekin, eta zaletuak aukera izan dute klubeko bazkide izateko eta abonatuen txartelak berritzeko.