Gurutze Gorriak eskola materiala jasoko du gaur Carrefour merkatalgunean
Herritarrek emandako eskola material artikulu bakoitzagatik, Carrefour-ek beste bat emango du
Atzo hasita eta gaur egun osoan zehar, Gipuzkoako Gurutze Gorriak eskola material bilketa egingo du Olaberriko Carrefour merkatalgunean. Gurutze Gorriak azaldu duenez, egoera sozioekonomiko zailean dauden ikasleei laguntzea da kanpaina honen helburua.
Jasotzen ari diren eskola materiala honako hau da: arkatzak, boligrafoak, borragomak, txorroskiloak, 20 edo 30 zentimetroko zuzenkiak, tamaina askotako koadernoak, errotuladoreak, margoak, marrazteko koadernoak, motxilak eta estutxeak… Herritarrek emandako artikulu bakoitzagatik, Carrefour-ek beste bat emango du.