Segurako Ondarre gaztandegiak irabazi du Ordiziako 48. gazta txapelketa
Bigarren saria ere Goierrin geratu da, Ordiziako Otatza gaztandegiak irabazi baitu. Hirugarren berriz, Mutrikuko Goienetxe izan da
Segurako Ondarre gaztandegiak irabazi du Ardi Latxaren edo Karrantzakoaren esne gordinez egindako 48. Gazta Txapelketa Ordizian, beraz, Goierrin geratu da aurten sari nagusia. Eneko Goiburuk jaso ditu txapeldunaren sariak; txapela, diploma, Kutxa garaikurra, 1.750 euro eta Ordiziako irabazlearen 12.000 pegatina gaztatan ipintzeko. Aipatu behar da, hirugarren aldia dela Ondarrek sari hau irabazten duela; 2014an eta 1995an ere irabazi baizuen Ordizian.
Bigarren saria, ere Goierrin geratu da, Ordizian hain zuzen ere, Otatza gaztadengiko Joseba Intsaustik eraman baitu. Bigarren sailkatuak, Ordiziako Udalaren garaikurra, diploma eta 850 euro.
Hirugarren saria, Goienetxe gaztandegiak (Mutriku, Gipuzkoa) irabazi du. Beñat Egañak jaso du hirugarrenari dagokion Ordiziako Udalaren garaikurra, diploma eta 500 euro.
Laugarren izan da Loperena gaztandegia (Egozkue, Nafarroa). Marta Perez Loperenak jaso du saria; diploma eta 250 euro
Bosgarren saria, Araiako (Araba) Lekuona gaztandegiko Unai Lekuonak jaso du. Diploma eta 220 euro eraman ditu.