Bertso jaialdia ostiralean, Bertso Olarien eskutik
Ane Beloki, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta Aner Euzkitze ariko dira bertsotan. Sarrerak kultur etxean hartu behar dira.
Bertso Olariak elkartetak eta Legazpiko Udalak antolatuta, bertso jaialdia egingo dute ostiralean, Euskal Herria plazan, 19:00etatik aurrera. Maialen Arizkorreta gai jartzaile dela, Ane Beloki, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta Aner Euzkitze ariko dira bertsotan. Sarrerak Kultur Etxean banatuko dira dohainik, bihar arte. Eguraldi txarrarekin, Azokan izango da.