Haurren bisita gidatuak Legazpin, liburutegien eguna ospatzeko
Irakurzaletasuna bultzatzea eta etorkizuneko irakurleak liburutegira erakartzea da bisita gidatuen helburua.
Urriaren 24an ospatutako Liburutegien Egunarekin bat eginez, Legazpiko udal liburutegiak herriko 5 urteko ikasleei zuzendutako bisita gidatuak egingo ditu astean zehar. Gaur egin dute lehen bisita, eta hilaren 29an egingo dute azkena.
Bisitan zehar, liburutegia eta bertan dauden baliabideak ezagutzera emango dizkiete haurrei. Amaieran, Izaskun Mujika ipuin kontalariak ipuinak kontatuko dizkiete.
Bisita gidatu hauen helburua txikien artean irakurzaletasuna bultzatzea da, eta etorkizuneko irakurle horiek liburutegira erakartzea.