Javier Hurtado kontseilaria Legazpin izan da Euskadi Bono Denda kanpaina aurkezteko
Laguntza programara atxikitako bi denda bisitatu ditu herrian, eta legazpiarrak animatu ditu deskontu bonuak erabiltzera
Gaur bertan martxan jarritako Euskadi Bono Denda deskontu programa aurkezten izan da eguerdian Legazpin Javier Hurtado, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua. Koldobike Olabide alkateak eta Erik Galvez eta Oskar Valbuena zinegotziek lagunduta, programa horretan parte hartzen ari diren bi komertzio bisitatu ditu eta dendariekin hitz egiten jardun du. Motx eta Ni arropa denda eta Itziar belar denda bisitatu ditu kontseilariak.
Euskadi Bono Denda Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako kanpaina bat da. Programara 4.500 denda atxiki dira, eta Jaurlaritzak bakoitzari 10 euroko 100 bonu eman dizkio. Bonu horiei esker, erosleek 30 euroko erosketa bakoitzeko 20 euro bakarrik ordainduko dute.
Legazpin 27 denda atxiki dira Euskadi Bono Dendara, eta udalak jarritako beste 18.000 eurori esker, guztira 4.500 inguru deskontu bonu izango dira 16 urtetik gorako erosleen eskura, urriaren 27tik abenduaren 5era eta urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra.
Legazpin eta erkidego osoan atxikitako komertzio guztien zerrenda hemen ikus daiteke: https://www.euskadibonodenda.eus/eu/establecimientos