Los Notas Blues Band taldeak irekiko du Karibe Zaharra tabernako kontzertuen denboraldi berria
Bihar joko du Legazpiko blues taldeak. Sindo Mellado, Javi Gaztañaga eta Alberto Martinez de la Hidalga musikari beteranoak dira taldekideak.
Pandemiaren eraginez, urte eta erdi baino gehiago egon da etenda Legazpiko Karibe Zaharreko kontzertuen agenda. Baina bihartik aurrera, berriz ere hasiko dira herriko eta inguruko musikariei bertako oholtza eskaintzen.
Bihar, 19:30ean hasita, Legazpi bertako Los Notas Blues Band taldeak joko du. Sindo Mellado baju jotzaileak, Javi Gaztañaga bateriak eta Alberto Martinez de la Hidalga gitarra jotzaileak osatzen dute taldea.