Euskal interpreteekin hasiko da musika barrokoaren zikloa
Oñatiko Ganbara Abesbatzak eta Aequus Ensemble ganbera-orkestrak irekiko dute igandean, 26. Musika Barrokoaren Zikloa. Azaroko lau igandeetan izango dira kontzertuak, parrokian
Bueltan da Barroko aire, musika barrokoaren egunak jaialdia 26.enez. Azaroko lau igandeetan izango dira kontzertuak, Ordiziko Parrokian, 18:30ean hasita. Ekimen hori, Ordiziako Udalak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Aurtengo egitaraua, beraz igandean, hilak 7, hasiko da, eta euskal interpreteak izango dira; Oñatiko Ganbara Abesbatzak, Aequus Ensemble ganbera-orkestrak, Irene Fraile sopranoak, Nerea Gonzalez kontraltoak, Aitor Garitano tenoreak eta Ander Simal baritonoak, Aitor Biainen zuzendaritzapean, emankizun paregabea prestatu dute.
Ondoren, hilaren 14an, Ensemble OBNIren txanda izango da.Honakoa, Miriam Hontana gaztearen ekimena da, XVII. eta XVIII. mendeko, biolinerako errepertorio bikain batekin dator.
Hilaren 21ean, La Guirlande taldea ariko da. Honakoa, XVIII. eta XIX. mendeetako musikaren interpretazio historizistan espezializatutako ensembleetako bat da eta Virtuosos viajeros españoles en la Europa de la Ilustracion izeneko programa aurkeztuko dute.
Eta azaroaren 28an, Ander Telleria soinujolearen proposamen interesgarri batek emango dio amaiera jaialdiari. Anna Margules flauta-jotzailearekin eta Tetraphilla ahots-taldearekin batera, honako kontzertu hau aurkeztuko dute: Ad Maiorem Dei Gloriam, Loiolako San Inazioren bizitzako ibilbide bat, bere garaiko musikaren bidez.













