Xabi Zurutuzak hirugarren postuan amaitu du Europako txapelketa
Moto pilotu legazpiarra mundu mailako junior txapelketan lehiatuko da hurrengo denboraldian, Italiako MTA taldearekin
Xabi Zurutuza moto pilotu legazpiarrak hirugarren postuan amaitu du Europa mailako Hawkers European Talent Cup txapelketa, Valentziako Ricardo Tormo zirkuituan asteburuan jokatutako azken lasterketen emaitzen ondoren: lehen proban hirugarren egin zuen, eta bigarrenean zortzigarren. Txapelketako lehen postua Maximo Martinezentzat izan da, eta bigarrena Cuna de Campeones taldean legazpiarraren kide den Adrian Crucesentzat.
Europa mailan lehiatu den lehen aldia izan da Zurutuzarentzat, eta emaitza paregabeekin amaitu du denboraldia. Hurrengo urteari begira erronka handiagoa du oraindik 15 urteko pilotuak, munduko junior mailako Moto-3 txapelketa jokatuko duelako, Italiako MTA taldearen babesean