Carlos Baeza-Imanol Ibañez palariak garaile Olaberriko pala motzeko txapelketan
Olaberriko VII. Eliteko binakako pala motzeko finala jokatu da gaur eguerdian. 40-21 irabazi die finala Carlos Baezak eta Imanol Ibañezek, Justin Darnne eta Sylvain Brefel frantziarrei.
Olaberriko VII. Eliteko Pala Txapelketak baditu irabazleak: Carlos Baeza segoviarra eta Imanol Ibañez bilbotarra, gaur eguerdian Justin Dardenne (Hossegor) eta Sylvain Brefel (Toulose) frantziarrei finala 40-21 irabazita. Finaleko jokalari onenaren saria Ibañezek jaso du.
Pala motzean aritu dira Olaberriko Elite Txapelketa jokatzen. Denboraldiaren hasiera da, eta urteko lehenengoetariko lehiaketa. Espainiako Txapelketa prestatzeko hartu dute palari onenek, eta maila goreneko pilotari taldea batzea lortu dute Olaberriko Pilota Taldeko antolatzaileek.













