Gorka Izagirrek irabazi du Ametzagako ziklo kros proba
Ion Izagirre bigarrena izan da, anaiarengatik 6 segundora. Gorka Izagirrek bigarren ziklo kros proba irabazi du segidan.
Gorka Izagirre artxiboko irudian. Arabako Zuian jokatutako ziklo kros lasterketako Astana taldeko ormaiztegiar anaiak izan dira protagonista. Anairik zaharrena, Gorka, izan zen lehena helmugan eta sei segundora iritsi zen Ion. Gorkak bigarren proba irabazi du segidan.













