Ordiziako igerilariak Azpeitiko txapelketan
Covid neurriak direla eta hainbat hilabetez geldirik egon dira alebin mailakoak, eta asteburuan «gozatu» egin dute igerilekuan.
Alebin mailako Azpeitiko teknifikazio sarian Ordiziako taldeko hamar igerilarik hartu dute parte. Egun osoko txapelketa izan zen. COVID-19aren eraginda, igerilari gaztetxoek ez dute orain arte aukerarik izan horrelako lehiaketa batean parte hartzeko eta igeri taldekoen esanetan, ikaragarri gozatu dute «igerileku barruan eta kanpoan». «Paper txukuna» egin zuten guztiek, «nahiz eta agerian izan ziren nerbio gutxi batzuk».