Oa kultur elkarteko 2021. urteko batzarra, asteartean
ZERAIN // Oa kultur elkarteak 2021. urteko batzarra izango du datorren asteartean. 19:00etan izango da, Zeraingo kultur etxean. 2021ean egindako ekintzen balorazioa egingo dute, eta urteko balantze ekonomikoaren berri emango dute. 2022. urtean egin daitezkeen ekintzak proposatu eta jardueren zerrenda bat prestatuko dute.













