Azken egunetan erretako edukiontzien kalte ekonomikoa 11.163 eurokoa izan da
Udalak nabarmendu duenez, legazpiar guztien artean ordaindu beharko dira hilaren 18an eta 20n erretako zortzi edukiontziak.
Azken egunetan Legazpin erre dituzten zortzi zabor edukiontzien kostua 11.163,01 eurokoa izan dela jakinarazi du udalak. Hilaren 18an bost edukiontzi erre zituzten Laubide auzoan, eta hilaren 20an beste hiru San Ignazio auzoan.
Kalte ekonomikoa 11 163,01 eurokoa izan da, eta kopuru horren barruan sartuta daude lau sarraila elektroniko berrien instalazioa eta garbiketa lanen kostua. Ez dago sartuta Laubiden erretzen saiatu ziren beira jasotzeko edukiontzia.
“Kostu hori Legazpiko herritar guztiek ordaindu beharko dute”, nabarmendu du udalak.