Legazpik 2017an eskuratu zuen Tokiko Gobernantzako Bikaintasunaren Europako Zigilua, Murtziaraino
Koldobike Olabide alkatea Legazpiko esperientzia ari da elkarbanatzen Murtziako Erkidegoak antolatuta hango unibertsitatean gaur egiten ari den jardunaldi batean
Legazpiko udalerriak Tokiko Gobernantzako Bikaintasunaren Europako Zigilua (ELoGE) eskuratzeko izandako esperientzia partekatzen ari da Koldobike Olabide alkatea Murtziako Erkidegoarekin. Murtziako Unibertsitateko La Merced Campusean burutzen ari den Gobernantzako bikaintasunaren Europako zigilua: udal gobernu onerako tresna jardunaldian ari da parte hartzen telematikoki, erkidego hartako Gardentasun, Segurtasun eta Larrialdi Sailak gonbidatuta.
ELoGE Europako Kontseiluaren tresna bat da, gobernantza eta berrikuntza demokratikoan bikaintasuna sustatzen duena. Legazpiko Udalak 2018an eskuratu zuen zigilu hori.
Legazpiko alkatearekin batera, Gasteizko Udaleko Herritarrentzako Arreta eta Gardentasun Zerbitzuko burua ere ari da parte hartzen Murtziako jardunaldian













