Segurako Txirrindulari Elkarteko lantalde berria lanean hasi da
Iazko udazkenean Segurako Txirrindulari Elkarteko arduradunek errelebo eskaera egin zuten, eta horri erantzunez, 13 lagunez osatutako lantaldeak hartu du Seguran egiten diren lasterketak antolatzeko ardura. Lehendakaria Arkaitz Sodupe da, txirrindulari izandakoa eta txirrindularitza gertutik ezagutzen duena. Harekin batera, Ioritz Arizkorretak, Aimar Balerdik, Bittor Martinezek, Julen Telleriak, Aritz Agirrek, Jokin Sarasolak, Mikel Imazek, Asier Izuzkitzak, Iosu Bravok, Jose Ignazio Insaustik, Juanjo Oiarbidek eta Joanes Imazek osatzen dute taldea. 2022ko egutegia zehaztu dute dagoeneko. Aurten sei proba egingo dituzte. Lehenengoa martxoaren 26an izango da. Emakumeen Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira kadete, junior eta elite mailetan.













