Segurako Jokin Izagirre eta Zeraingo Aitziber Makazaga, irabazle Gipuzkoako bola Koparen lehen jardunaldian
Legazpin jokatu da Kopako lehen jardunaldia, tokakoarekin batera. Tokan Juan Mari Iñurritegi legazpiarrak irabazi du
Gipuzkoako Bola eta Toka Koparen lehen jardunaldia hartu zuten igande goizean Legazpiko bolatokiak eta haren inguruak.
Bolatan, 55 bolarik parte hartu zuten, 42 gizonezkok eta 13 emakumezkok, eta
Segurako Jokin Izagirre izan zen garaile tiraldian, 48 birla botata. Kopako
gizonekoen sailkapenean bera da lehena, beste bi bolarirekin parekatuta: Gabiriako Joxean Ormazabal eta Ategorrietako Josu Lazkano. Emakumezkoen sailkapenean Zeraingo Aitziber Makazaga geratu zen lehen postuan, 43 birlekin.
Toka lehiaketan Juan Mari Iñurritegi legazpiarra izan zen garaile atzoko saioan, 14 joaldiekin. Sailkapen orokorrean bigarren postuan dago.
Gipuzkoako Kopak beste hiru jardunaldi izango ditu, eta Lasarten, Aian eta Donostiako Altza auzoan jokatuko dira.