Jakekuntza eskolako eztabaida guneko lehenengo saioa
IDIAZABAL // Ahalduntze Eskolako txokorik kuttunena irekiko dute astelehenean: Pilarren ganbara. Eztabaidarako eta hausnarketarako gunea izango da, Pilarreneako ganbaran, eta Monica Leivak dinamizatuko ditu saioak. Lehenengoa astelehenean egingo dute, 18:00etatik 20:00etara. Izena eman nahi dutenek 663626196 zenbakira whatsappa bidali edo deitu, edo berdintasuna@idiazabal.eus helbidera idatzi behar dute.












