Zeraingo kultur etxean Carles Bros-en erakusketa
Carles Bros margolari eta eskultore katalanaren Zorroztu arkatza edo Fes punta al llapis aldi baterako erakusketa irekiko dute larunbatean Zeraingo kultur etxean, 13:00etan.
Carles Bros margolari eta eskultore katalanaren Zorroztu arkatza edo Fes punta al llapis aldi baterako erakusketa irekiko dute larunbatean Zeraingo kultur etxean, 13:00etan. Bros bera ere izango da bertan. Gaur egun mugikorrek eta ordenagailuek hartu duten presentziatik abiatuta, arkatzari omenaldia egin nahi izan dio artistak. Zeraingo Turismo Bulegotik pasatzea gomendatu du udalak erakusketaren inguruko azalpenak jasotzeko.