Lorontzi salmentatik ateratako dirua, elkarte feminista bati
LAZKAO // Egitasmo feminista bati laguntzeko lorontzi azoka egin zuten, larunbat goizean, Lazkaoko plazako frontoian, Lazkaoko Talde Feministak antolatuta. 2020ko otsailean itxitako Eguzkilore loradendak emandako ontziak saldu zituzten. Bildutako dirua Zumaiako Malen Etxea elkarteari emango dio. «Ekarpen polita» da, eta eskertu ditu taldeak erosleak.













