Aire zabaleko II. pintura lehiaketa, larunbatean
IDIAZABAL // Larunbatean Idiazabalgo aire zabaleko II. pintura lehiaketa izango da. Hiru kategoriatan banatuko dute: 16 urtetik gorakoena 09:00etan hasiko da, eta 13-15 urte artekoena eta 9-12 urte artekoena, 10:00etan. Partaideek 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte margolanak. Teknika zein materiala librea izango da, eta orijinaltasuna, kalitatea, diseinua eta zailtasun maila baloratuko dute.












