Zirkozaurre taldeak 'Adarrak' ikuskizuna egingo du Lazkaon
LAZKAO // Bilboko Zirkozaurre zirku garaikidearen guneko artistek ikuskizuna egingo dute, gaur, Lazkaon. Gaur egun katalogoan dauzkaten lau lanen artetik, Adarrak izeneko ikuskaria eskainiko dute. Antzinako kondairetan eta basoetan oinarritutako emanaldia da, sorginkeria magikoa eta mitologia erantsita. «Beste edozeren gainetik, ospakizuna eta oso festa berezia da», aurreratu dute. Gaur 19:00etan, skate parkean ariko dira.













