San Benitoko ikasle batek Hezkuntzaren batxilergoko saria jasoko du
Lazkaoko San Benito ikastolako ikasle bat dago Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak antolatutako Batxilergoko Sari Berezien jasotzaileen artean. Telmo Munduate Goikoetxea ikasleak jasoko du Hezkuntzak emandako hamasei sari berezietako bat.
Lazkaoko ikastolako ikasle hori da Goierriko saritu bakarra. Hamasei izendatuen artean, bederatzi bizkaitar, lau gipuzkoar (Donostiakoak gainerakoak) eta hiru arabar (Gasteizkoak) daude.
2021-2022ko ikasturtean Batxilergoko ikasketak «ibilbide akademiko bikainarekin» burutu dituzten ikasleen «esfortzua eta lana» aitortu du Hezkuntza Sailak sariketa horrekin. Batxilerreko bi mailetako puntu kalifikazio onenak saritu dituzte.













