Ostiraleko Sare egunaren bazkariko txartelak salgai
POLITIKA // Ostiralean, irailaren 9an Goierriko Sarek Lazkaon egingo duen aldarrikapen eguneko bazkarirako txartelak salgai daude Arrano tabernan, 15 euroan (paella, postrea, edaria, kafea eta kopa); gaur izango da azkeneko eguna. 10:00etatik aurrera herri arteko erronka, herri kirolak, 13:00etan mobilizazioa eta 14:30ean bazkaria izango dira disko jartzaileek girotuta.













