Mirandaolara doan bidegorri zatia konpontzeko eskatu dute sozialistek

Legazpin gehien erabiltzen den bidegorri tartea dela diote, eta etengabeko mantentze lanak behar dituela. Zorua berritzeko premia nabarmendu dute.

Legazpiko PSE-EEko udal taldeak eskaera luzatu dio Koldobike Olabide EAJko alkateari Mirandaolara doan bidegorriaren zatia konpontzeko, zehazki zoladura berritzeko. Oscar Valbuena bozeramaile sozialistak azaldu duenez, Motxorrotik Mirandaolara doan tartean zoruak hainbat kalte ditu, zulo eta pitzadurekin eta “egiturazko konponketa bat behar du, bidegorri horren erabiltzaile ugarien bide segurtasuna bermatzeko”. Bidegorria oinezko askok eta bizikletan doazen askok erabiltzen dutela aipatu du.
 
Bidegorri hori konpontzeko, 2021eko diruzaintzako soberakinak baliatuta eta alderdi sozialistaren ekimenez, martxoan udalak aurrekontuetan 60.000 euroko partida bat izendatu zuela  gogoratu du Valbuenak. Partida hura osoko bilkuran onartu zenetik sei hilabete igaro direnean, alkateak hitzartutakoa betetzeko eskatu du.
 
Valbuenaren esanetan, bidegorri zati hori da Legazpin erabilera  handienetakoa duena, eta “etengabeko mantentzea, eta egokia eskatzen du”. Lan horiek “lehen baitlehen” egin behar direla dio, “aurten bertan”.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa