Yoga ikastaroaren aurkezpen saioa, gaur Zerainen
ZERAIN // Gaur, 18:30etik 20:00etara, yoga ikastaroaren aurkezpen saioa izango da Kultur Etxean. Yoga ezagutzera eta ikastaroan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Doako klasea izango da. Mantatxo bat eraman behar dute parte hartzaileek.













