Irizarrek lau autobus elektriko saldu dizkio Irungo Udalari
Irunek Irizar e-mobilityren autobus elektrikoen aldeko apustua egin du. Irungo Udalak e-mobiltyri esleitu dio lau autobus eta horien karga azpiegitura egiteko eta hornitzeko kontratua.
Hiru autobus karga azkarrekoak izango dira, eta bat gauez kargatzekoa. Guztiak, Irizar ie tram modelokoak: 12 metroko luzera dute eta 22 eserleku, 75 bidaiarirentzako tokia, gidariarentzako besaulki bat eta gurpil aulki edo orgatxoentzako bi gune dituzte. Gainera, irisgarritasuna eta erosotasuna errazteko, hiru ate, bi arrapala, gurpil aulkientzako tokia eta braillez idatzitako gelditzeko sakagailuak dituzte. Berezimen handiko kamerak eta barruko pantailak ere badituzte, ikusmen optimizatua eta ergonomia hobetzeko.
Irunbuseko 2. linean erabiliko dira, eta urtean 400.000 bidaiari baino gehiago garraiatzeko aukera emango dute. 2023. urte erdialdean entregatzea aurreikusten da.
Txema Otero Irizar e-mobilityko Espainia eta Portugalgo Zuzendari Komertzialaren hitzetan «oso harro» daude lortutakoaz. «Gure ekoizpen lantegia Irundik 30 km eskasera dago, eta hemen garatzen eta fabrikatzen ditugu gure ibilgailuak, bateriak eta kargarako azpiegiturak».
E-mobilityk karga azkarreko estazio bat hornituko du eta gaueko karga sistema bat ere ezarriko du. Autobusek













