36 egun daramatzate greban Irizargo azpikontratatuek
ORMAIZTEGI // 36. greba eguna egin dute gaur Irizarreko autobusak garbitzen dituzten langileak. Uztailean eta abuztuan greba egun batzuk egin zituzten, eta irailaren 19tik greba mugagabean daude. Azpikontratatutako Teliman enpresako langileak dira. Irizarri eskatzen diote kontratatzen duten enpresa izanik erantzukizun zatia bere gain hartzeko. 2020an negoziaketa hasi zuen 24 emakumez osatutako langile taldeak Telimanekin, baina pandemia garaian bertan behera geratu zen eta aurten berrekin diote. Langileek eros ahalmena bermatu ahal izateko lan baldintzak hobetzea eskatu dute, produktu toxikoekin lan egiteagatik plus toxikoa kontuan hartzea eta bajetako osagarria txertatzea akordioan.













