Azaroaren 6an egingo da herri bazkaria

Aurrez izena eman behar dute interesa dutenek, urriaren 28a baino lehen, udaletxera deituta.

Adinekoekin elkartzeko herri bazkaria azaroaren 6an izango da, 14:00etan. Aurretik, 13:00etan, Izazpe abesbatzaren kontzertua izango da Santalutziko elizan. Ondoren Topa Ostatuan bazkalduko dute izena ematen dutenek. Iberikoak, itsaski pastela, ganba eta baratxuri freskoen nahaskia izango dute hasteko, eta gero, plater bana aukeran: baikailaoa saltsa berdean, txipiroiak plantxan, karrilerak saltsan, arkume errea edo azpizuna plantxan. Postrea etxeko sagar-tarta izango da, izozkiarekin. Edariak eta kafea barne, 40 euro izango da prezio orokorra, eta 65 urtetik gorakoentzat 20 euro.

Aurrez izena eman behar dute bazkarira joan nahi dutenek, udaletxera deituta 943 72 13 03 zenbakian, urriaren 28a baino lehen. Norbaitek garraioa beharko balu, izena ematean jakinarazi beharko du.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa